Kaiku inoiz baino gertuago.

Guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu, etxean zuen esneki gogokoenak falta ez dakizkizuen. Hori dela eta, gure produktuak etxera doan bidaltzeko zerbitzua jarri dugu martxan, aldi baterako, laguntza gehien behar dutenei lagundu nahian: adinekoei, mugikortasun urria duten pertsonei, seme-alaba txikiak dituzten guraso bakarreko familiei

Gutxienez 20 €-ko eskaria egin behar da.

Bidalketa gastuak doan. 24/48 orduan eramango dizugu etxera, eskaria gure gestorearekin konfirmatu ondoren.

Nahiago baduzu, telefono bidez ere egin dezakezu eskaria, zenbaki honetara deituta: 699 998 594

Todo lo necesario para hacer una compra sanitariamente segura.

Izan ere, orain, inoiz baino gehiago, elkarrekin egon eta gure aletxoa jarri behar dugu laguntza gehien behar dutenei laguntzeko: adinekoak, mugikortasun urria duten pertsonak, seme-alaba txikiak dituzten guraso bakarreko familiak…

Horregatik, gure produktuak etxera doan bidaltzeko aldi baterako sistema ezarri dugu, etxean zuen esneki gustukoenak falta ez dakizkizuen.

Momentuz, Bilbora, Donostiara, Gasteizera eta Iruñera bakarrik bidaliko ditugu eskariak, baina lanean dihardugu gainerako etxeetara ere iristeko, alarma-egoerak dirauen bitartean.

#kaikurekinetxeangeratukonaiz

Kaiku inoiz baino gertuago.

Zer egin behar da gure produktuak erosteko?

1. Gehitu produktuak

Irakurri eskuragarri dauden produktuen zerrenda, eta gehitu erosketa-saskira erosi nahi dituzunak.

2. Gutxieneko eskaria

Erosi nahi dituzun produktuak aukeratu ondoren, bete formularioa. Ez ahaztu gutxieneko eskaria 20 €-koa dela.

3. Zurekin harremanetan jarriko gara

Gutxi falta da! Formularioa bete eta gero, Kaikuko langile bat harremanetan jarriko da zurekin, eskaria konfirmatzeko.

4. Zure eskaria bidean da!

24-48 orduko epean entregatuko dizugu eskaria etxean.

5. Ordainketa-modua

Zordunketa- edo kreditu-txartel bidez ordaindu beharko diozu eskaria eraman dizun banatzaileari.

Honako hau izango da entrega-prozesua, higiene-neurri egokiak bermatzeko:

1

Eskaria eramango dizuten langileak sanitarioki babestuta

Eskaria eramango dizuten langileek eskularruak eta hidroalkoholdun gelak dituzte, entrega egin aurretik eta ondoren eskuak garbitzeko.
2

Entregan: prebentzioa

Banatzaileak lurrean utziko du eskaria, zure ate aurrean, txirrina jo baino lehen.
3

Identifikazio segurua

Banatzaileak zure izen-abizenak eta NAN zenbakia galdetuko dizkizu, eta erregistratu egingo zaitu eskuko gailuan, sinatzeko beharrik izan ez dezazun.
4

Prebentzio-neurriak

Mesedez, gorde 2 metroko distantzia banatzailearekiko, eta garbitu eskuak produktua hartu baino lehen, entregan kutsatzerik ez gertatzeko.

Kaiku KM0

16 Produktuak

Kaiku Caffè Latte

7 Produktuak

Kaiku Begetal

4 Produktuak

Kaikucol

2 Produktuak

Kaiku Sin Lactosa

12 Produktuak