Data: 2020ko apirilaren 3a

www.kaiku.es webguneko (aurrerantzean Webgunea) erabiltzaileek egindako KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L. erakundearen edo/eta harekin lotutako sozietateen titulartasun eta jabegopean dauden produktu jakin batzuen (aurrerantzean Produktuak) erosketa (linean edo/eta telefono bidez) arautuko duten kontratazio baldintza orokorrak zehaztuko dira jarraian.

KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k Erabiltzaileei jakinarazten die hark nahi bezala eta edozein unetan izango duela Produktu horiek areagotzeko edo murrizteko eskubidea horien beharren eta horniduraren arabera edo beste edozein arrazoirengatik.

KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k edozein unetan eguneratu ahal izango ditu kontrataziorako baldintza orokor hauek. Baldintza orokor hauek, lege-oharra eta Webgunearen pribatutasun politika, uneoro indarrean daudenak eta esakera egiteko unean argitaratuta daudenak izango dira,  beraz, Erabiltzaileei horiek kontsultatzea gomendatzen zaie, azken erosketatik aldaketarik egon den jakiteko.

Erabiltzaileak berariaz adierazten du kontrataziorako baldintza orokorrak, lege-oharra eta pribatutasun politika irakurri eta ulertu dituela eskaera egitean, eta horiek argi eta garbi onartzen ditu.

1. Arduradunaren nortasuna:

KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L., helbidea, Donostiako Mikeletegi Pasealekua, 55, 20009, I.F.Z: B31684020, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 1820 liburukian, 43. folioan eta SS-17285 orrian (aurrerantzean KAIKU)

Harremanetarako datuak:  E-maila:  atencionalcliente@kaiku.es  /Telefonoa: (+ 34) 943.117.000

 

2. Lurralde eremua eta Produktuen hartzaileak:   

Orri hori Euskadin eta Nafarroan bizi diren adinez nagusiak diren pertsonei aplikatuko zaie.

Orri hori argitaratzeko unean, zerbitzua eskuragarri egongo da Euskadin eta Nafarroan. 

Eskaera egitean eta posta-kodea adieraztean Webguneak ez badizu erosketarekin aurrera jarraitzen uzten, zure herria ez dagoela hartzaileen artean esan nahiko du eta aurrerago berriro saiatzea gomendatuko dizu.   

 

3. Erabiltzaileen ezaugarriak:   

Webgunean eskaintzen diren Produktuen erosketa 18 urtetik gorako eta Euskadin eta Nafarroan bizi diren pertsonei aplikatuko zaizkie soilik, betiere 2. puntuan zehazten diren murriztapenak kontuan izanik. Lurralde eremua eta Produktuen hartzaileak, aurrekoa. 

 

4. Produktuen ezaugarri nagusiak:

KAIKUK Erabiltzaileek Webgunearen bidez erosteko eskaintzen dituen produktuak, elikagai produktu jakin batzuk dira, batez ere KAIKUK normalean merkaturatzen dituen esnekiak.   

KAIKU, Erabiltzaileei eros ditzaketen Produktuei buruzko informazio onena ematen saiatzen den arren, haien argazkien helburua argigarria besterik ez da eta KAIKU ez da izango ilustrazio horien eta erositako Produktuaren artean egon litezkeen desberdintasun txikien erantzule izango.

 

5. Eskaera egiteko eta linean erosteko mekanismoa:

Produktuak erosteko, Webguneko Erabiltzaileek pauso hauek jarraitu beharko dituzte:

  1. Erosi nahi duzun/dituzun produktua/k aukeratu, gutxienez hogei (20) euroko erosketa izan beharko delarik, prezioa eurotan adierazten da (€).
  2. “ESKAERA EGIN” laukia sakatu.
  3. Eskaera baieztatu ondoren, KAIKU-ko langile bat Erabiltzailearekin kontaktuan jarriko da eskaera baieztatzeko, hark Webgunean zehaztutako telefono zenbakiaren bidez.
  4. Erabiltzaileak eskaera egitean,  emandako helbidean egingo dira ordainketak kreditu edo/eta zor txartelarekin datafono bidez.

Eskaerak Erabiltzaileek soilik egin ahal izango dituzte astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etara (jai egunetan ezik).

Erabiltzaileak emandako datuetan errorerik edo akatsik egoteagatik edo KAIKURI leporatu ahal ezin zaion arrazoiren bategatik entrega ezin bada burutu, Erabiltzaileak bere gain hartuko du eskaeraren ordainketa eta ezingo dio KAIKURI dirua itzultzeko eskatu.

 

6. Eskaera telefono bidez egiteko mekanismoa:

Erabiltzaileek telefono bidez ere egin ahal izango dituzte eskaerak telefono honetara deituz: 699 99 85 94 . KAIKUK xede horretarako ahalbidetu duen zenbakia.

Eskaerak telefono bidez egitean, Erabiltzaileek erosketen Baldintza orokor hauek eta pribatutasun politika onartzen dituzte modu inplizituan.

Halaber, KAIKUK, modu boluntarioan telefono bidez eskaerak egiten dituzten Erabiltzaileei jakinarazten die eskaera entregatu ahal izateko telefono bidez jasotako datu pertsonalak, ezabatu egingo direla automatikoki eskaera entregatu ondoren, izan ere datuon xede bakarra eskaera etxean entregatzea baita. 

Erabiltzaileek edozein unetan kontsultatu ahal izango dituzte Baldintza orokor hauek eta Pribatutasun Politika gure Webgunean.

 

7. Bidalketarekin eta entregatzearekin lotutako baldintzak:

Bidalketak Baldintza hauetako 2. puntuan zehazten den lurralde eremuan eta hartzaileei egingo zaie soilik, puntu horretan zehazten diren murriztapenak kontuan izanik.

Entrega-epea 24 eta 48 ordu bitartekoa izango da eskaera baieztatzen den unetik.

Erabiltzaileak zehaztutako helbidean entregatuko dira Produktuak. Produktuak entregatutzat joko dira Erabiltzaileak zehaztutako helbidean edozein pertsonari entrega egitean.

Hartzaileak egiaztatu beharko du Produktuen egoera jasotzen dituen unean. Halaber, hartzailea produkturen bat falta dela edo hura egoera txarrean dagoela ohartzen bada, ahalik eta azkarren jarri beharko da KAIKUREN bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan helbide elektroniko honetan: atencionalcliente@kaiku.es edo bezeroaren arretarako telefono zenbaki honetan: 900 100 999.

Halaber, KAIKUK ez du inongo erantzukizunik izango  entrega egin ez bada jarraian zehazten diren kasuetan:

  • Erabiltzaileak emandako datuak
  • okerrak edo faltsuak badira, edo KAIKUREKIN zerikusirik ez duen ustekabeko edo ezinbesteko gertaeraren bategatik ondorioztatutako edozein arrazoirengatik.

 

8. Produktuen prezioa guztira:

Webgunean agertzen diren Produktuen prezio guztiak, azken prezioak dira, Eurotan adieraziak (€), zergak barne (BEZ edo/eta beste edozein zerga).

Produktu bakoitzaren prezioa eskaera egiten den unean Produktuaren deskribapenean agertzen dena izango da.

Webgunearen bidez linean erosketa egiteko gutxieneko eskaera HOGEI EUROKOA (20€) izango da, beraz ezingo da zenbateko horren azpiko eskaerarik egin.

 

9. Gastu gehigarriak:

Produktuen erosketak ez du Produktuak bidaltzeko edo jasotzeko gasturik suposatzeko, ezta bestelako gastu gehigarririk ere.

 

10. Ordainketa modua eta mota:

Ordainketa, kreditu edo/eta zor txartelarekin datafono bidez gauzatuko da Produktuak Erabiltzaileak zehaztutako helbidean entregatzen diren unean.

KAIKUK ez dun inongo erantzukizunik izango, dagokion erakunde finantzarioak ordainketa ukatuko balu, edozein arrazoirengatik.

   

Erabiltzaileak balioztatutako eskaera ez da egintzat hartuko KAIKUK ordainketa jasotzen duenera arte.

 

11. Ordainketaren egiaztagiria edo faktura:

Erosketa egiteko unean erabiltzaileak faktura eskatu ahal izango du nahi izanez gero. 

Erabiltzaileak erosketa-tiketa jasoko du Produktuak jasotzen dituenean, baita faktura ere, erosketa prozesuan hura eskatu izan balu.

 

12. Eskaera susmagarria edo iruzurrezkoa:

KAIKUK edozein unetan izango du susmagarriak diren eskaerak ezeztatzeko edo emandako datuen egiazkotasunari edo/eta benetakotasunari buruzko edozein zalantza izatekotan, horien inguruko informazioa jasotzeko eskubidea, baita eskaera susmagarria edo anormala dela uste badu ere.

13. Jabego eskubidea:

Erabiltzaileek Webgune honetako eduki edo diseinu osoa edo haren zatiren bat erabiliko, hedatuko, banatuko, argitaratuko, esportatuko, esplotatuko, erreproduzituko edo kopiatuko ez dutela ziurtatzen diote KAIKURI eta horretarako konpromisoa hartzen dute.  Produktuen, ontzien eta bilgarrien diseinuak KAIKUREN titulartasunpean daude soilik, baita Webgunearen diseinuak eta edukiak ere. Horiekin lotutako jabego industrialaren eskubide guztiak KAIKURENAK dira. Horrenbestez, Erabiltzaileek ezingo dute Webguneko eduki edo diseinu osoa edo haren zatiren bat erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, esplotatu, erreproduzitu edo kopiatu (marka grafikoa, izena, legenda, esaldiak e.a.). 

Halaber, KAIKUK hauetako edozein eskubide hausten duen edozein Erabiltzaileren erregistroa ezeztatzeko eskubidea izango du, eta KAIKUK sortutako kalte-ordainak eskatzeko eskubidea izango du horiek lortzeko dagokion edozein ekintza-legal egitea galarazi gabe. 

14. Pribatutasun Politika:

Ikusi Pribatutasun Politika. 

15. Ukatze eskubidea:

KAIKUK Erabiltzaileei jakinarazten die ezingo dutela ukatze eskubiderik gauzatuko jarraian zehazten diren kasuetan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean zein beste lege osagarri batzuetan jasotzen diren beste edozein kasuz gain:

1.- Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak zehaztutako berezitasunekin egindako gaiak edo pertsonalizatuta dauden gaiak;

2.- Iraungitzen diren edo azkar narriatzen diren gaiak;

3.- Zigilatutako gaiak, entregatu ondoren zigilua kenduta, osasunaren babesa dela eta edo higieneagatik itzuli ezin daitezkeenak:

4.- Entrega ondoren, eta gaia nolakoa den kontuan hartuta, banandu ezin daitezkeen beste gai batzuekin nahastu diren gaiak:

Halaber, KAIKUK ez ditu salbuespen hauetan deskribatutako produktuen itzultzerik onartuko eta entrega egiteko unean, Erabiltzaileak Produktua linean edo telefono bidez egindako erosketarekin bat ez datorrela adierazten badu onartuko ditu itzultzeak soilik. Horretarako, Erabiltzailea berehala jarri beharko da KAIKUREN bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan helbide elektroniko honetan, atencionalcliente@kaiku.es edo bezeroaren arretarako telefono honetan: 900 100 999.

 

16. Kontsultak, kexak eta informazio eskaerak:

Edozein zalantza, argitzeko, kexa adierazteko edo Produktuari buruzko informazioa lortzeko, Erabiltzaileak e-mail bat bidali beharko du atencionalcliente@kaiku.es helbide elektronikora edo bezeroaren arretarako telefono hauetara deitu beharko du: 900 100 999 o 699 99 85 94.

 

17. Baldintza hauen kontsulta

Baldintza hauek uneoro daude erabilgarri Webgunean.

 

18. Legedia eta jurisdikzio aplikagarria:

Espainiako legedia izango da legedi aplikagarria. Baldintza hauen interpretazioarekin edo aplikazioarekin lotuta eman litekeen edozein liskar ezagutzeko, KAIKU eta Erabiltzaileak Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenpean egongo dira, eta berariaz ukatu beharko dute dagozkien edozein eskubide edo foru.

Produktu hauek linean edo/eta telefono bidez erostean, Erabiltzaileak baldintza orokor hauetako arau guztiak irakurri, ulertu eta onartu direla ulertuko da.