PUBLIZITATEA SARIAK
Sariak
 
premio Innovación  

Bi nutrigold sari, benecol productuarentzat

Iragan apirilean, «XIII Jornadas Nacionales de Nutrición Práctica» izeneko jardunaldiak egin ziren nutrizio praktikoaren gainean, Madrilgo Sendagileen Elkargo entzutetsuan. Batez ere, Medikuntzan doktore diren sendagileak izan ziren jardunaldietan, eta bertaratutakoen bozketaren arabera, Kaikuren Benecol izan zen produktu BERRITZAILEENA, eta produktu horrek berak egin zuen NUTRIZIO-JAKINARAZPEN HOBERENA kongresuan. Aipamen hori abiapuntu, iragan maiatzean, jardunaldion zuzendari Sonia Lázarok eta Diario Médico egunkariaren zuzendariorde José Ramón Záratek Nutrigold Sari bana eman zieten Kaiku enpresako arduradunei.

Nutrigold Sariak sortu ziren enpresek eta nekazaritzako elikagaien gaineko erakundeek herritarren nutrizioarekin eta osasunarekin hartu duten konpromisoa aintzatesteko. Urtero, produktu berritzaileena eta nutrizio-jakinarazpen hoberena egiten duena saritzen da. Aurten, jardunaldiak antolatu diren hamalau urtean lehendabiziko aldiz, produktu berak irabazi du bi kategorietako saria.

 
Berrikuntza saria  

Berrikuntza saria

“Kaikuko kide guztiok, hemengook nahiz Ameriketakoek, harrotasun handiz jaso dugun sari hau” Kaikuko administrazio-kontseiluko, Kaiku Kooperatibako eta bere lan-taldeko kide guztiekin partekatu zuen Xabier Arestik, Kaikuko zuzendari nagusiak.

Antolatzaileei —EITB eta Euskadiko Kutxa— eta laguntzaileei —Estrategia Empresarial, Cinco Días eta La Gaceta de los Negocios— eskerrak eman eta gero, esan zuen esnearen sektorea oso lehiakorra dela eta, ondorioz, berrikuntza funtsezkoa dela bizirik irauteko.

“Produktu berriak bultzatzen eta logistika, ekoizpena eta merkataritza-harremanak berritzen ari gara. Halere, ez ginateke hemen egongo enpresako prozesu guzti-guztiak berraztertu izan ez bagenitu.

Kaikun, produktu berriak gure berrikuntza-prozesuaren tontorra besterik ez dira”. Eta pertsonak. “Gure lanaren ardatza dira pertsonak, zalantzarik gabe; pertsonak eta aukera berriak ibiltzea etengabe, lortutakoarekin konformatu gabe”.

Kaikurentzat “gogo-aldarte bat da berrikuntza, eta honen tankerako sariek indarra ematen digute aurrera jarraitzeko”. Ospatzeko eta denen artean partekatzeko sari garrantzitsua izan da hau, inondik ere.
 
Berrikuntzaren sari nagusia Kaikuren Choco Latte-rentzat

 

Berrikuntzaren sari nagusia
Kaikuren Choco Latte-rentzat

Kaikuren Choco Latte urteko produktua aukeratu dute kontsumitzaileek, Kaikuk berrikuntzaren alde egiteko lana txalotzeko.

Sotto Tempo-k antolatutako Berrikuntzaren Sari Nagusia berrikuntza saritzeko antolatzen den lehiaketa bat da, eta merkatuko marka garrantzitsuenetako produktuek parte hartzen dute. Kontsumitzaileek (6.500 familiak) aukeratzen dituzte saridunak, TNS Access Panel metodologiaren bidez.

Eli Garavilla da Kaikuren Choco Latte-ren product manager-a, eta bere iritziz “sari honen bidez gure produktuaren kalitatea saritu dute kontsumitzaileek, erabilitako formatu berritzailea txalotuz”.

Choco Latte kontu handiz egiten da eta horrek berebiziko zapore goxoa ematen dio, eta kakao-usain leun eta nahastezina.

 
Innoval 2006  

Innoval 2006 Saria

Gero eta jende gehiagok du laktosaren nolabaiteko intolerantzia, eta haien guztien beharrei eta esnea erraz eta modu atseginean digeritu nahi duten guztien nahiei erantzun nahian, merkatuko laktosarik gabeko lehenbiziko esne-prestakina merkaturatu du KAIKUk: Sin Lactosa Plus.

Aitzindariak izan gara Sin Lactosa Plus garatzen, eta, horri esker, INNOVAL 06 saria eskuratu dugu esnekien alorrean. Elikagaien Berrikuntzako Nazioarteko Azokak ematen ditu Innoval sariak, aurreko bi urteetan fabrikatzaileek Espainiako merkatuan sortutako, garatutako eta merkaturatutako ahaleginak txalotzeko.
© Kaiku Corporación Alimentaria - Lege-oharra - EUSKERA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS CATALÀ