|
|
Nazioarteko merkatua
Kaiku Internacional-ek Espainiako Estatutik kanpoko beste herri batzuetara zabaldu nahi ditu ekoizpen- eta merkaturatze-jarduerak, eta mundu osora esportatzen ditu taldeko instalazioetan ekoitzitako produktuak.
KAIKU MEXICO
Kaikuk fabrika bat dauka Querétaron. Balio erantsiko esnekiak ekoitzi eta esportazioak bultzatzen dira bertan.
Gaur egun jogurt funtzionalak eta petit suisse-ak ekoizten dira han, Mexikoko merkatuan saltzeko.
Produktuak
- Kaiku Actif, LGGduna, gure gorputzeko defentsak indartzeko. Ehundik gora azterketa zientifikok frogatu dituzte produktu honen onurak. Egunero hartuz gero:
- Digestioan lagundu eta erregulatu egiten du.
- Gure gorputzeko defentsak indartzen ditu.
- Heste-flora aberasten du.
- Sistema immunologikoa suspertzen du.
- Aloe Vera: Jogurta, aloe vera puskekin, antzina-antzinako landare horren onura guztiak eskuratzeko.
- Petit Suisse-a,
zure seme-alaben etorkizuna nutritiboa eta dibertigarria izan dadin.
- Gazta-aukera zabala.
- Hauts-esnea, etab.
|
 |
Informazio gehiago jasotzeko, deitu telefono honetara (+52) 4422215298.
KAIKU TXILE
Kaiku Txile produktu funtzionalen erreferentzia nagusia da Txilen.
Produktuak
- Kaikuren Benecol: kolesterol-maila jaisten duen merkatuko esneki bakarra. Kaikuren Benecol-ek estanol begetala dauka. Osagai natural hori egunero hartuta, kolesterola murrizten da bi asteren buruan. Har ezazu Kaikuren Benecol bat egunean, eta ikusiko duzu nola murrizten den zure kolesterola. Gama: Bi zaporetako jogurtak: naturala eta duraznoa; eta esne gaingabetua.
- Bio Kaiku Diet LGG: Bio Kaiku Diet LGG-k lactobacillus GG dauka, eta zure defentsak aktibatzen laguntzen dizu egunero. Gama: Bi zaporetako jogurtak: Naturala eta frutilla. Bere LGG hartzigarri aktiboari esker:
- Digestioan lagundu eta erregulatu egiten du.
- Gure gorputzeko defentsak indartzen ditu.
- Heste-flora aberasten du.
- Sistema immunologikoa suspertzen du.
- Aloe Vera: Kaloria gutxiko jogurta, aloe vera puskekin, antzina-antzinako landare horren onura guztiak eskuratzeko. Gama: Bi zaporetako jogurtak: Naturala eta ginga.
|
 |
Harremanetarako e-maila: infokaiku@surlat.cl
Informazio gehiago jasotzeko, deitu telefono honetara (+56) 2207 8037.
TINAS DEL SUR GAZTAK
QUESOS TINAS DEL SUR enpresak gazta-sorta zabala (gazta krematsuak, gogorrak, urdinak…) ekoitzi, merkaturatu eta banatzen du Argentinako merkatuan.
Santa Fe probintzian dago fabrika, Argentinako esnearen gune nagusian, eta horri esker esnerik onena erabiltzen da fabrika horretan.
Produktu hauek fabrikatzen eta merkaturatzen ditu Tinas del Sur enpresak, besteak beste: gazta krematsuak, barrakoak, urdinak, Port Salut, Pategras, Sardo, Reggianito, etab.
Produktuok Argentinako banaketa-kate garrantzitsuenetan banatzen dira, Patagoniatik hasi eta herrialde hartako iparralderaino. |
|
|