Ingurumena
Kaikuk, esnea eraldatu eta ontziratu eta esnekiak eta bestelako elikagaiak ekoizten dituen enpresa den aldetik, bere gain hartzen du ingurunearekin duen erantzukizuna.
Garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa uztartu beharra dagoela konturatzen gara. Horregatik, konpromiso sendoa daukagu kutsadurarik ez sortzeko, gure antolakuntzaren eguneroko kudeaketan ingurumena aintzat hartzeko eta ingurumenarekin dugun erlazioa egunero-egunero hobetzen joateko.
Ingurumena etengabe hobetu nahi dugu, ingurumen-legeek diotena baino urrutiago joanez. Horixe da gure erronketako bat.