Logistika
SDA elikagaien sektoreko produktuak banatzen eta merkaturatzen dituen enpresa da, eta hedapen-fasean dago oraintxe.
Produktuak salmenta-kanal guztietara nahi denean eta nahi den moduan iritsaraztea da SDAren egiteko nagusia, banaketaren kapilarizazioa (azken kilometroko logistika) baita bere bereizgarrietako bat. Horri esker, 15.000tik gora salgune ditu: elikagai-kate handiak, ostalaritza, elikagaien saltoki tradizionalak, gozotegiak…
Hotz-katea behar duten eta behar ez duten produktuen logistika egiteko azpiegitura eta logistika aurreratuak dauzka.
Prozesu osoaz arduratzen da, eta banaketa-zentro desberdinak dauzka horretarako. Zentro horiek informatikako azken aurrerapenak erabiltzen dituzte (SAP R/3). SDAk 16 kamioi palet dauzka eta 90-100 auto-salmenta eta aurre-salmenta, guztiak ere biltegiko informatika-sistema zentralari lotuta.