Kaikuren Osasunerako Institutua
Kaikuk kontsumitzaileei nutrizio-beharrei eta elikagai eta teknologia berriei buruzko informazioa emateko hartutako konpromisoari erantzuten dio Institutu honek. Kontsumitzaileak gero eta zorrotzagoak dira elikadura-kontuetan, gero eta argiago ikusten baitute zer-nolako garrantzia duen elikadurak eta bizi-maila ona izateko funtsezkoa dela konturatzen dira.
Kaikuren Osasunerako Institutua irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta herritarren ongizatea eta bizi-maila hobetzeko helburu nagusia du. Helburu hori betetzeko, produktu funtzionalen ikerketetan parte hartzen du Institutuak, kontsumitzaileen informazio-eskariei erantzutearren, eta elkarlanean jarduten du unibertsitate, ospitale eta bestelako erakundeekin batera.