Ikerketa eta garapena
Berrikuntzari esker, produkturik osasungarrienak, formaturik praktikoenak eta zaporerik harrigarrienak eskaintzen ditu KAIKUk. Berrikuntzaz baliatuta, zure bizitza-erritmora egokitzen gara, produkturik iraultzaileenak eskainiz.
Gure I+G-ko taldea egunero-egunero ari da lanean gure enpresarentzat berebiziko garrantzia duten helburu batzuk lortzearren: etengabe berritzea, osagai eta produktu berriak aurkitzea, elikadura ulertzeko modu berriak garatzea eta, batez ere, kalitaterik onena, bermerik handienak eta ondo sentitzeko elikagairik onenak eta osasungarrienak eskaintzea.