Hasiera > Produktuak > KAIKU SOJAVIT > Kaiku Sojavit
Produktua bilatu:
 
 
Kaiku Sojavit

Kondairak dioenez...
... Behin batean, errege haur bat jaio zen. Eta gertakizun hori ospatzeko, jainkoek opari bana bidali zioten haur jaio berriari: indarra, kemena, bizitza luzea, iraunkortasuna, zorroztasuna, jakituria, ulermena...
Azkenik, azken jainkosak, haurrari luzaroan begiratu eta, lepokoa kenduta, haurraren sehaska gainean jarri zituen bere urre-koloreko perlak.
"Haurrak irabazia du zerua, bere dohain ugariei esker. Lurra menderatzea gelditzen zaio, orain".
... Eta urre-koloreko perla haiek hazi bihurtu ziren, eta hazi haiek landatutakoan ugaritu eta milioika lagun elikatu zituzten.
Soja
(Ekialdeko kondaira anonimoa)

Zaindu zeure burua eta gozatu KAIKU SOJAVIT hartuta, % 100 landare-jatorria duen sojazko produktua, kalitate eta zapore onenaren bermearekin. Kaltzioz eta B2 eta B12 bitaminez aberastuta dago.

Zergatik da garrantzitsua SOJA nire dietan?

Sojak hainbat propietate onuragarri ditu osasunerako, eta % 100 naturala da.

  • Sojak ez du kolesterolik, eta Omega 3 eta Omega 6 dituenez, arazo kardiobaskularrak saihesten laguntzen du.
  • Isoflabonak ditu, menopausiak eragindako arazoak arintzen dituztenak.
  • Landare-jatorriko proteinen iturri naturala da soja. Proteina horiek erraz digeritzen dira, eta egokiak dira laktosarekiko intolerantzia dutenentzat.
  • Kaltzioz aberasturik dagoenez, hezurrak indartzen ditu eta hazten laguntzen du, bai eta osteoporosia izateko arriskuari aurre egiten ere. Hori dela eta, kaltzioa behar-beharrezkoa da hezurrak sendo edukitzeko.

Kaiku Sojavitek bizimodu osasungarria eta orekatua izaten lagunduko dizu, sojak dituen onura guztiekin.

Zaindu zeure burua, eta gozatu Kaiku Sojavit-ekin!

Produktu bat aukeratu:
foto
© Kaiku Corporación Alimentaria902 31 00 00Lege-oharra - EUSKERA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS CATALÀ