Produktua bilatu:
 
 

Kaiku Sin Lactosa

Gero eta jende gehiagok du laktosarekiko intolerantzia, eta esnea zaporerik eta nutrienterik galdu gabe ondo digeritu nahi duten guztientzat laktosarik gabeko lehenbiziko produktu-sorta merkaturatu du KAIKUk: Kaiku Sin Lactosa.

Zer da Kaiku Sin Lactosa?

Kaiku Sin Lactosa behi-esne gaingabetutik ateratzen da. Teknologia berezi bati esker, digestio astunak eragiten dituen laktosaren zati bat ezabatzea lortu dugu. Gainerakoa erraz digeritzen diren bi azukretan (laktosa eta glukosa) banatzen dugu, zaporerik galdu gabe eta esne gaingabetuaren onurak eta nutrienteak gordez.

Zer da laktosarekiko intolerantzia?

Espainiako biztanleen %15ek inguruk laktosarekiko intolerantzia daukate. Dena den, ez dago datu ofizialik, intolerantzia hori patologiatzat hartzen ez delako, baina diagnostikatu gabeko kasu asko eta asko daude. Hesteetako arazo bat da laktosarekiko intolerantzia, eta laktosa, hots, esnetan dagoen azukre naturala, digeritzea galarazten du. Intolerantzia hori erabatekoa nahiz partziala izan daiteke, eta haurretan, gaztetan nahiz heldutan agertu daiteke.
Hauek dira laktosarekiko intolerantziak eragiten dituen sintoma arruntenak: goragalea, karranpak, hanturak, haizeak eta beherakoa, laktosa duten elikagaiak hartu eta gero. Sintoma horiek laktosa duten elikagaiak hartu eta 30 minututik bi ordubetera agertzen dira, eta handik 3-6 bat ordura desagertzen dira. Heste mehean digeritu ez den laktosa heste lodira igarotzean, heste-florako bakterioek hartzitu egiten dute laktosa hori, hidrogenoa eta beste gas batzuk sortuz. Horregatik agertzen dira sintoma horiek.
Laktosarekiko intolerantzia dutenek esnekiak murriztu edo guztiz baztertu beste aukerarik ez zuten duela gutxira arte. Esneak dituen oinarrizko nutriente batzuei (kaltzioari, D bitaminari eta erriboflabinari) eta esneak dituen proteinei uko egitea zekarren horrek, bai eta esnearen zapore gozoa ezin dastatzea ere.

Nork hartu dezake Kaiku Sin Lactosa?

Familiako kide guztiek daukate Kaiku Sin Lactosa hartzea. Aurrerantzean, digestio arina izango dugu denok, Kaiku Sin Lactosa-ri esker.
Kaiku Sin Lactosa-rekin bukatu dira digestio astun eta zailak, eta gosari eta askari gozoak hartzeko aukera izango dugu berriz ere.

Aukera zabala eskaintzen dizu Kaiku Sin Lactosa-k

Produktu bat aukeratu:
foto
© Kaiku Corporación Alimentaria902 31 00 00Lege-oharra - EUSKERA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS CATALÀ