Hasiera > Produktuak > EDERTASUNA > Kaiku Aloe Vera
Produktua bilatu:
 
 
Kaiku Aloe Vera

Zer da Kaiku Aloe Vera?

Aloe vera zatitxoak dituzten jogurt krematsuak eskaintzen dira Kaiku Aloe Vera produktuen barruan.

Itsaso Gorriaren inguruan aurkitu zen aloe vera landarea lehenbiziko aldiz. Oso klima gogorretan bizitzeko gai da landare hori. 60 cm luzeraino hazten da eta zurtoinetik bertatik ateratzen diren hosto berde argi trinkoak ditu. Zurtoinaren lodiera 7 cm-rainokoa izan daiteke.

Frogatu denez, aloe verak 100dik gora osagai aktibo natural dauzka. Nekez aurkituko dugu hainbeste osagai aktibo dituen beste landarerik. Izadiaren sorkuntzarik harrigarrienetakoa da aloe vera. oso eragin ona baitauka gure organorik iraunkorrenean: gure larruazalean, alegia. Azalak galdutako hezetasuna orekatzen du eta malguago egiten du. Era berean, larruazaleko zimur txikiak lisatzen ditu aloe verak, larruazalari hezetasuna gordetzen lagunduz.

Zergatik hartu Kaiku Aloe Vera?

Kaiku Aloe Vera jogurt birsortzailea produktu naturala da, ez du kontserbatzailerik, erdigainbagetuta dago eta oso suabea da.

Jogurt solidoak 15 g aloe vera dauzka. Dosi handia da hori, eta barbadensis miller erako aloe vera du %100ean.

Sendabelarren kuttuna

Kaiku Aloe Vera jogurtaren zapore suspergarri freskoak barneko oreka eta kanpoko edertasuna nabarmentzen laguntzen digu.

Kaiku Aloe Verak sekulako iraultza eraman du Espainiako esne-merkatura, hori baita gure azalaren testura hobetzeko propietateak dituen lehenbiziko esnekia. Kaiku Aloe Verak bi modutara eragiten du gugan:

- Barne-eragin osasungarria du.
- Gure azalaren hezetasuna handitzen du.

Kaiku Aloe Vera sorta zabala daukazu

Kaiku Aloe Vera formatu hauetan saltzen da:

  • Jogurt solido naturala (150 g).
  • Jogurt solido mango zaporeduna (150 g).
Produktu bat aukeratu:
foto
Jogurta
   
foto
© Kaiku Corporación Alimentaria902 31 00 00Lege-oharra - EUSKERA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS CATALÀ