Hasiera > Kalitate-bermea
Ganadero

Caserio

Caserio

 

Kaikuren kalitate-eredua

Kaiku kalitatearen sinonimoa da, gaur egun. Kalitate hori abeltzainei zor zaie, haiek baitira gure erakundearen zutabe eta oinarri nagusiak eta gure enpresaren eta markaren balio erantsi nagusia —lehengaiaren kalitatea— jartzen dutenak. Abeltzainen kooperatibak dira hazten, berritzen eta garapen-bide berriak bilatzen jarraitzeko abiapuntu onena eskaintzen digutenak, beren lanaren emaitza onenak eskaintzen baitizkigute egunero.

Kaikun konpromiso sendoa daukagu gure produktuak etengabe hobetzen joateko, eta lehengairik onenak aukeratzen ditugu horretarako: abeltegi onenetako esnea, egunero jasotzen duguna kontu handienarekin, esnea egoera onenean gordetzeko, propietate bakar bat ere galdu gabe.

Kaiku esneari kontrol zorrotzak egiten zaizkio bai esnea biltzean, bai ontziratze-instalazioetara iristean, gure produktuek kalitate onena dutela ziurtatzeko eta gure bezeroak guztiz gogobetetzeko.

Gure etengabeko kezka horren ondorioz, Aenor ISO 9001 ziurtagiria lortu duen Espainiako Estatuko lehenbiziko esne-enpresa izan gara. Gure produktuek Europar Batasuneko eskakizun-mailak betetzen dituztela esan nahi du horrek.

Kaikuren kooperatiba-ereduak onura bat du, beste guztien gainetik: gertutasuna. Esnea gure ekoizpen-instalazioetatik gertu dauden ustiategietatik biltzen dugu eta, horrekin batera, 200dik gora kamioi isotermoz osatutako logistika-sare zabala daukagu. Horri esker, gure produktuak berehala eta baldintzarik onenean iristen dira fabrikara. Esnekirik freskoenak eskuratzen dituzue horrela, eta, bide batez, lagundu egiten duzue zuen inguruko abeltzaintzako ustiategiak bultzatzen.
© Kaiku Corporación Alimentaria902 31 00 00Lege-oharra - EUSKERA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS CATALÀ