Historia
GURELESA eta COPELECHE abeltzain-kooperatibek 1950eko hamarkadan martxan jarritako esne-zentralen ondorengoa da 2004an sortutako KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, eta kooperatiba haiez gain teknologia, finantza eta garapen arloko enpresak ere bildu ditu, jatorria bermatua duten kalitatezko produktu osasungarriak eskaintzearren kontsumitzaileei.
Gure produktu-eskaintza zabala etengabe handituz goaz, berrikuntzaren
bidez; itunak sinatu ditugu sektore honetako Europako erreferenteekin;
Amerikan zabaltzen ari gara, eta instalazioak dauzkagu Txilen, Mexikon
eta Argentinan, baita Frantzian ere. Horiexek dira iraganaz harro
dagoen etorkizun oparoko enpresa honen ezaugarrietako batzuk.