Kalitatea
Kaiku produktuen kalitatea lehengai onena aukeratzearekin hasten da. Egunero biltzen dugu esnea ustiategi onenetatik. Ustiategi horiek esnea prozesatzeko instalazioetatik gertu daude beti, eta asko jota sei ordu igarotzen dira esnea biltzen denetik tratatzen den arte. Horri esker, lehengairik onenak lortzen ditugu.
Gainera, gure kontsumitzaileen segurtasuna ziurtatzearren, esnearen kontrol sanitarioak jatorrian bertan egiten ditugu, Europar Batasunak agindutakoari jarraiki. Hortik aurrera, kontrol zorrotzak egiten dizkiegu gure produktuei ekoizpen-prozesu osoan zehar, azken helburu bakar bat lortzeko: biltzen denetik erabil-bizitza bukatzen den arte propietate guzti-guztiak gordetzen dituen produktu bat ematea gure kontsumitzaileei.