Lege-oharra
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) agindutakoari jarraiki, Kaiku Corporación Alimentariak jakinarazten du gure formularioak betetzean borondatez emandako datuak fitxategi informatizatu batean gordetzen direla, modu konfidentzialean.
Kaiku Elikagai Korporazioak ez du saltzen, ez eta alokatzen, webgunera sartzen diren bisitariek emandako datu pertsonalik. Datu pertsonaltzat jotzen dira honako hauek: izen-abizenak, telefono-zenbakia, helbide osoa (bide-mota, bide-izena, solairua, atea, posta-kodea, herria eta probintzia) eta erabiltzailearen posta elektronikoko helbidea. Informazio hori zuzeneko marketineko ekintzetarako erabil daiteke, baldin ez baduzu berariaz adierazten ez zaudela horrekin ados, formularioa betetzen duzunean.
Zuen baimenarekin, Kaiku Corporación Alimentariak datu horiek ondorengo ekintzetarako erabili ditzake:
- argitalpenak eta bestelako gutunak bidaltzeko.
- e-mail bidezko mezuak bidaltzeko.
- ondasunak edo sariak emateko.
Pertsonala ez den informazio estatistikoa (inkestak, etab.) bere web-orria eta produktuak hobetzeko erabiltzen du Kaiku Corporación Alimentariak, etengabeko berrikuste-prozesu baten barruan, eta gure produktuak kontsumitzen dituztenak hobeto ezagutzearren. Datu horiek ez zaizkio beste inori emango.
Datuak babesteko politika hori aldatu egin daiteke.