Hasiera > Enpresa > Berrikuntza > Itunak
Itunak

Kaikun egunero ari gara lanean produkturik berritzaileenak garatzeko. Horregatik, harro gaude munduko enpresa entzutetsuenekin lankidetzan aritzeaz, jendeari zaintzen laguntzeko produktu funtzional berriak eskaintzeko.

Emmi

EMMI
www.emmi.ch

Gazten eta hozkailuko esnekien alorreko Suitzako enpresarik garrantzitsuena da Emmi, eta Kaiku Corporación-eko akzioak dauzka. Hazkunde jarraitua izan du urteetan zehar, berrikuntzan eta teknologian duen nagusitasunari esker. Emmi Group-en arrakasta bost faktore estrategikotan oinarritzen da: berrikuntza, bezeroak, Emmi marka, nazioartera zabaltzea eta arintasuna.

Valio

VALIO
www.valio.fi

Finlandiako esne-konpainiarik handiena. Valio Ltd. Finlandiako elikagai-enpresarik handiena da salmenten kopuru garbiari dagokionez. Herrialde horretan ekoizten den esne guztiaren %80 inguru prozesatzen du Valiok. Merkatuko nagusitasuna du esne-sektore guztietan, eta aitzindaria izan da produktu funtzionalak garatzeko garaian. Valioren salmenten herena nazioarteko eragiketei zor zaie.

Rasio

RAISIO
www.raisio.com

Elikagaiak eta osagai funtzionalak prozesatzen ditu Finlandiako Raisio korporazio multisektorialak. 1939an sortu zen, garia ehotzeko enpresa bezala, eta orduz geroztik elikagaiak prozesatzeko negozioko arloetara zabaldu da. Gaur egun, bere arloanknow-how-rik gehien duen enpresa da Raisio. Raisio taldeak 17 herrialdetako 40 herritan ditu fabrikak, eta 3.000 inguru langile ditu.

© Kaiku Corporación Alimentaria - Lege-oharra - EUSKERA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS CATALÀ